Garikoitz Mendizabal txistulari zestoarrak emanaldia eskainiko du gaur 20:00etan Bilboko Euskalduna jaialdian. Beste hainbat musikarirekin izango da taula gainean, Kepa Junkera, Oihana Igerabide eta Iñaki Telleria, esaterako. “Ikuskizun berezia izango da”, dio Mendizabalek. “Ingu
rukoei omenalditxoa egin nahi izan diet, beraz, Zestoari eskainitako doinu leunak izango dira, edo amari eskaintako abestia eta Iraetako izarra izeneko”, gehitu du. “Baina baita doinu alaiagoak ere”.