Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen atzo arratsaldean Zarautzen, droga trafikoa egotzita. 18:30ak aldera, AP-8 errepideko Itziar pareko zerbitzugunean bi gizonezko antzeman zituzten, auto baten barnean «zelatari itxurarekin».
Zarauzko zerbitzugunean geldiarazi zuen Ertzaintzak autoa, «droga banatzeko autoa izan zitekeelako».
300 gramo haxix polen
Ertzainek autoaren barnekaldea aztertu zuten orduan. Jakinarazi dutenez, atzeko eserlekuaren azpian hiru droga pardel topatu zituzten. Guztira, 300 gramo haxix polen zeramatzaten bi gazteek ibilgailuan. Unean bertan atxilotu zituzten bi lagunak.
Herrizaingo Sailaren datuen arabera, atxilotuak 24 eta 29 urteko bigazte dira. Atxilo eraman zituzten ertzainek, osasun publikoa