Pilota jaialdia izango da larunbatean Ikastolaren eta Udalaren arteko akordioaren alde

Karkara.eus 2011ko martxoaren 15a

Arratsaldean izango da Orioko pilotalekuan

Orion pilota jaialdi txukuna antolatu dute

larunbaterako. Martxoaren 19an, 17:30ean hasita, lehenengo txokoketa herrikoia

izango da eta edozeinek izango du parte hartzeko aukera, haurrek zein helduek.

Ondor...

Arratsaldean izango da Orioko pilotalekuan

Orion pilota jaialdi txukuna antolatu dute larunbaterako. Martxoaren 19an, 17:30ean hasita, lehenengo txokoketa herrikoia izango da eta edozeinek izango du parte hartzeko aukera, haurrek zein helduek.

Ondoren lehenengo mailako afizionatuek hartuko dute lekukoa. Lehen partida lau t'erdi barruan jokatuko dute Unai Onsalo banaka munduko txapelduna den aresoarrak, Asier Beitia galdakoztarraren aurka. Hauen ostean binaka jokatuko dute binaka munduko txapeldun den Irigoien lesakarrak Iparragirre profesional ohi leitzarrarekin bikotea osatuz, Mikel Goñi profesional ohi oronoztarraren eta Elola profesional ohi lasartearraren aurka.

Pilota jaialdi honekin gozatzeko gogoa dutenak frontoira gerturatu daitezen animatu nahi dituzte antolatzaileek. Sarrerak 16 urtera artekoentzat euro batean izango dira eta helduentzat 5 eurotan.

 








Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide