Pagoetan mendi ibilaldi neurtua egingo dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 16a

Pagoetako Parke Naturalean mendi ibilaldi neurtua egingo dute larunbatean, hilak 19. Lau ordu inguruko irteera izango da eta bertan Pagoetako hainbat puntu bisitatuko dituzte; besteak beste, Lorategi Botanikoa, Presa Berrigo urtegia, Agorregiko burdinola eta errotak eta Iturraran ikusteko aukera izango dute. Lukun Pagoetako aisialdi gunetik abiatuko dira bertaratzen direnek, 09:30ean. Aisialdi gune hori GI-2631 errepidean dago, Orioko gainetik hiru kilometrotara. Ibilbide zirkularra izango da, beraz, 13:30ak inguruan berriro abiapuntura itzuliko dira. Ibilaldira joateko aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako 943-83 53 89 telefonora deitu behar da. Bost eta hamabi urte bitarteko haurrek hiru euro ordainduko dituzte, eta gainontzekoek, berriz, bost euro ordainduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide