Emiliano Cabañas hirugarrenez izango da Zumaiako PSE-EE alderdiko alkategaia hurrengo udal hauteskundeetan. Egungo Udal Gobernuak "herriaren zati batentzat bakarrik gobernatzen" duela eta PSEk Zumaian dagoen "aniztasuna" kontuan hartuko duela adierazi du prentsaurrean egindako aurkezpenean. Gipuzkoako sozialisten ordezkari Susana Corcuerak hitz gogorrak izan ditu alkatearentzat eta Gipuzkoako Aldundiarentzat.