Atzo Zestoako 22 neskek hartu zuten parte Donostiako Lilatoian. Beteranoak ziren batzuk, lehenengo aldiz parte hartzen zutenak besteak. Denek amaitu zuten lasterketa eta atletismo taldeak aurten parte hartu ez duten emakumeei dei egin die hurrengo urtean parte hartzeko.
Atletismo taldeak, bestalde, gogorarazi nahi die neskei, eta orohar korrika egin nahi dutenei, orain arte bezala igandero entrenamenduak egiten jarraituko dutela.