Jada zabalik da Getariako X. Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Apirilaren 15a izango da horretarako azken eguna.
Lehiaketa getariarrei eta Getarian erroldatutakoei zuzenduta dago. Bakoitzak nahi adina idazlan aurkez ditzake, beti ere adinaren arabera dagokion mailan.
Bederatzi maila zehaztu dituzte antolatzaileek:
1. LH-ko 1. mailako haurrak
2. LH-ko 2. mailako haurrak
3. LH-ko 3. mailako haurrak
4. LH-ko 4. mailako haurrak
5. LH-ko 5. mailako haurrak
6. LH-ko 6. mailako haurrak
7. 12-14 urte arteko gaztetxoak
8. 14-16 urte arteko gazteak
9. 16 urtetik aurrerakoak
Maila bakoitzean bi modalitateko lanak aurkez daitezke: ipunia eta bertsoa edo olerkia. Gaia librea da, eta idazlanak aurretik saritu nahiz argitaratu gabekoak izan behar dute. Luzera ere mailaren (adinaren) araberakoa izango da. Lanak ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira (LH1 eta LH2ko haurrek eskuz idatz ditzakete), eta ipuinen kasuan A4 neurriko orrietan, lerro artean tarte bikoitza utzita.
Idazlanarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu behar da. Baurran egilearen izen-abizenak, helbidea, eta telefono zenbakia adieraziko dira. Kartazalean ipuin edo olerki/bertsoaren izenburua idatzi behar da.
Getariako Udaleko bulegoetara eraman behar dira lanak. Epaimahaia Euskara Batzordeko buruak, eta Iturzatea Herri Eskolako, Artzape aldizkariko ordezkari banak osatuko dute. Sariak maiatzaren 5ean banatuko dituzte, 18:30ean.