Zestoak hartuko du apirilaren 2an lehen Euskal Herria-Palestina eguna

Olatz Prat 2011ko martxoaren 13a

Datorren apirilaren 2an, Zestoa lehen Euskal Herria-Palestina egunaren egoitza bihurtuko da. Euskal Herria Palestina Sareak antolatutako egun hau, Euskal Herriaren izenean palestinarri elkartasuna adierazteko eta Israeli boikota egiteko borrokan pauso bat gehiago emateko xedez antolatu dute. Zestoan egingo da ospakizuna, Bir Zeit herri palestinarrarekin senidetuta egoteaz gain, “herriak sarri erakutsi duelako kausa palestinarrarekiko elkartasuna”. Euskal Herri Palestina Sarea Isrelenganako boikota babesten duten hainbat taldez osatuta dago. Sareko kide Martxelo Diazek atzoko prentsaurrekoan adierazi zuenez, “palestinarrek Israelekiko harremanak moztea eskatzen du eta guk bat egiten dugu ekimen horrekin”. Sarea Askapenak, Komite Internazionalistek eta hainbat sindikatu, alderdi politiko, GKE, talde eta senidetutako herrik osatzen dute. Orain arte bakoitzak bere aldetik lan egin badu, apirilaren 2ko ekimen honek Euskal Herri mailako plataforma erraldoia martxan jarri, indarrak batu eta herrialde palestinarraren aldeko borrokan modu koordinatu batean lan egiten hasteko abiapuntu izan nahi du. Antolatzaileek, egun osoko eta adin guztietako jendearentzako egitaraua prestatu du: 11:00. Sukaldaritza tailerra, kometa tailerra eta dantza tailerra. 11:30. Txan Magoaren ikuskizuna 12:30. Joseba Tapiaren emanaldia. 13:30. Porrotx pailazoaren ikuskizuna. 14:00. Bazkaria. Bazkalostean. Nabil kantari palestinarraren kantaldia. 17:00. Pilota partidak izango dira frontoian. 18:30. Dantzari palestinar eta euskaldunen emanaldia izango da. 19:00. Ekitaldia. 21:00. Kontzertuak: Arramazka, La Mexikana klandestina, Harresian Zulo, [...]

Euskal Herria Palestina Eguneko aurkezpena, atzo ZestoanDatorren apirilaren 2an, Zestoa lehen Euskal Herria-Palestina egunaren egoitza bihurtuko da. Euskal Herria Palestina Sareak antolatutako egun hau, Euskal Herriaren izenean palestinarri elkartasuna adierazteko eta Israeli boikota egiteko borrokan pauso bat gehiago emateko xedez antolatu dute. Zestoan egingo da ospakizuna, Bir Zeit herri palestinarrarekin senidetuta egoteaz gain, “herriak sarri erakutsi duelako kausa palestinarrarekiko elkartasuna”.

Euskal Herri Palestina Sarea Isrelenganako boikota babesten duten hainbat taldez osatuta dago. Sareko kide Martxelo Diazek atzoko prentsaurrekoan adierazi zuenez, “palestinarrek Israelekiko harremanak moztea eskatzen du eta guk bat egiten dugu ekimen horrekin”. Sarea Askapenak, Komite Internazionalistek eta hainbat sindikatu, alderdi politiko, GKE, talde eta senidetutako herrik osatzen dute. Orain arte bakoitzak bere aldetik lan egin badu, apirilaren 2ko ekimen honek Euskal Herri mailako plataforma erraldoia martxan jarri, indarrak batu eta herrialde palestinarraren aldeko borrokan modu koordinatu batean lan egiten hasteko abiapuntu izan nahi du.

Antolatzaileek, egun osoko eta adin guztietako jendearentzako egitaraua prestatu du:

  • 11:00. Sukaldaritza tailerra, kometa tailerra eta dantza tailerra.
  • 11:30. Txan Magoaren ikuskizuna
  • 12:30. Joseba Tapiaren emanaldia.
  • 13:30. Porrotx pailazoaren ikuskizuna.
  • 14:00. Bazkaria.
  • Bazkalostean. Nabil kantari palestinarraren kantaldia.
  • 17:00. Pilota partidak izango dira frontoian.
  • 18:30. Dantzari palestinar eta euskaldunen emanaldia izango da.
  • 19:00. Ekitaldia.
  • 21:00. Kontzertuak: Arramazka, La Mexikana klandestina, Harresian Zulo, Arrebote eta Esne Beltza taldeen eskutik.
  • Ondoren, DJ Bull-en emanaldia.

Egun osoan zehar, gainera, txosnak eta bokatak izango dira kaleetan.

Zestoako alkate Alazne Olaizolak eta antolatzaileek dei egin diete herritarrei ekimenean parte hartzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide