Louise Michel taldeak emanaldia eskainiko du gaur 22:00etan Zarauzko Lizardi antzokian, Kultura Sailak antolatuta. Jaione Galdosek (ahotsa eta gitarra), Marekek (teklatua eta gitarra), Michalek (gitarra elektrikoa), Patxi Agirrek (baxua) eta Jokin Telleriak (bateria) osatzen dute. Abesti berriak eskainiko ditu boskoteak, eta sarrera bost euro kostako da.