Immigrazio Zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Zuzendaritzarekin elkarlanean, atzerritartasunaren gaineko legeari buruzko informazio emateko taldekako saio bat antolatu du datorren ostegunerako. Horren bitartez, legearen edukia azaltzeaz gain, atzerriko biztanleen gizarteratze-prozesuan duen eragin praktikoa ere argituko dute. Bilkura Gaztelekuan izango da, 19:00etan.
Jakinarazi dutenez, atzerritarrei nahiz atzerriko pertsonekin harremanetan daudenei eta atzerritartasun kontuetan informazioa behar duten bertakoei zuzenduta dago saioa.
Biltzeneko (Eusko Jaurlaritzako integrazio eta kultur arteko elkarbizitza zerbitzua) Lege-Aholkularitzako abokatu batek atzerritartasunaren araudiari buruzko galderei erantzungo die, besteak beste, arlo desberdinetan legeak duen eraginari buruzkoak: bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familiak biltzea, ikasleak, nazionalitatea, pertsona komunitarioen eta senideen araudia, zigorrak, kanporatzeak, etab.