Haur abesbatzen topaketa

Ane Olaizola 2011ko martxoaren 11

Gasteizko Udaberria eta Kanta-kantari Vedruna abesbatzak eta Irungo Ametsa Txiki abesbatzak topaketa egingo dute asteburuan, Kukuherri aterpetxean. Isabel Mantecon, Nagore Alangua eta Leticia Vergara irakasleek zuzenduta, elkarrekin hainbat entsegu egi...

Gasteizko Udaberria eta Kanta-kantari Vedruna abesbatzak eta Irungo Ametsa Txiki abesbatzak topaketa egingo dute asteburuan, Kukuherri aterpetxean. Isabel Mantecon, Nagore Alangua eta Leticia Vergara irakasleek zuzenduta, elkarrekin hainbat entsegu egingo dute eta topaketarekin bukatzeko, kontzertua egingo dute igandean (martxoaren 13an). Jasokunde Amaren parrokian izango da kontzertua, 18:00etan hasita. Abesbatza bakoitza 15 minutuz ariko da eta amaieran, elkarrekin landutako piezak abestuko dituzte denak batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide