
Gaur inauguratu dute Mari eta Erribera kaleak lotuko dituen Alondegiko igogailua. Eraikina hilabete eta erdiren buruan zabalduko badute ere, martxan da jada bertako igogailua. Hala, aurrerantzean 08:00etatik 20:30etara erabilgarri izango da igogailua, egunero.
Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagak eta Andoni Etxaniz alkateordeak adierazi dutenez, azpiegiturak Alde Zaharreko bizilagunen “irisgarritasuna hobetuko” du: “Igogailu honi esker Alde Zaharreko bizilagunentzat errazagoa izango da etxera iristea”. “Bizilagunentzat gain, Parrokira joan nahi dutenentzat ere baliagarria da igogailua”, gaineratu du Agirrezabalagak.
Egun, “irisgarritasun bertikala bermatzeaz gain, herritarren bizi kalitatea hobetzen duten” hiru igogailu publiko daude Zumaian: Jadarre auzokoa, Adantzabideko eta inauguratu berri duten Alondegikoa.