Saharautz Sahararen aldeko elkarteak hitzaldi sorta bat antolatu du datozen egunetarako, Oporrak Bakean progamaren baitan harrera-familiak lortzeko asmoz. Astelehenean hasiko dira hitzaldiak, eta lehenengoa Zarautzen egingo dute. Sanz Enea liburutegian elkartuko dira eta 20 minutuko dokumental bat eskainiko dute. Ondoren, interesa duten familiei informazioa eskainiko diete.
Ondorengo saioak, berriz, Getarian, Zumaian eta Orion egingo dituzte. Hilaren 24ean, Getariko Alondegian egingo dute, 19:00etan. Hilaren 25ean, berriz, Zumaiako Algorri interpretazio zentroan eskainiko dute informazioa, 19:00etan. Azkeneko saioa, hilaren 21ean, Orion emango dute, 19:00etan, Kultur Etxean.
Elkarteak adierazi duenez, aurte inoiz baino “nekezagoa” ari zaie egiten harrera-familiak lortzea, Sahararen egoera “inoiz baino larriagoa” izan arren.