Gazte bat atzeman dute, ustez txikizioak egiteagatik

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 11

Zumaian 26 urteko gazte bat atxilotu dute bart, ustez etxe bateko atalondoan txikizioak egiteagatik. Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak jakinarazi duenez, bizilagunek txirrina jotzen ibili dela ere salatu dute. Iturri horien arabera, Ertzaintza bertaratu zenean kristalak apurtuta eta bestelako kalteak ikusi zituen, eta 01:00eak aldera inguruetan aurkitu eta atxilotu zuten gertaera horien ustezko egilea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide