Ikastolako Hitzarmena berreskuratzeko festa egingo dute bihar, martxoak 12, larunbata. Jendea bertara gerturatuko dela aprobetxatuz, Ikastola aurreko plazan Korrika batzordeko kideek euskararen aldeko lasterketako materiala (jertseak, kamisetak...) jarriko dute salgai.
Korrika batzordeak hainbat bilera egin ditu jadanik eta Korrika kulturaleko ekintzaren bat ere antolatzekoak dira aurreragorako. Herritarren laguntza ere eskertuko lukete, beraz, herritar asko elkartuko den ekitaldietan norbait Korrika batzordekoei lagunduz mahaia jartzeko prest balego haiei jakinarazi baino ez dute egin behar; horretarako aukera larunbatean izango dute 16:00etatik aurrera.