Beñat Lizeagak gose grebari ekin dio

Baleike 2011ko martxoaren 11

Beñat Lizeagak eta berekin batera Izpuran itxialdia egin eta espetxeratuta dauden beste sei gazteek gose grebari ekin zioten herenegun, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. "Euroaginduen aurka egitea" eta "Irati Tobar kideari elkartas...


Beñat Lizeagak eta berekin batera Izpuran itxialdia egin eta espetxeratuta dauden beste sei gazteek gose grebari ekin zioten herenegun, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. "Euroaginduen aurka egitea" eta "Irati Tobar kideari elkartasuna adieraztea" dira gose grebaren helburuak. Tobar aske dago, eta hura ere barauan da aste honetatik. Hilaren 23ra arte eutsiko diote baraualdiari. Bestalde, goiko bideoan ikus dezakezue joan den asteartean, Beñaten euroaginduaren bistan, Paueko auzitegiaren atarian bizitako giroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide