Martxoko Baleike aldizkaria kalean da jadanik. Frantziako Poliziak atxilotu baino lau egin lehenago Beñat Lizeagari Izpuran egindako elkarrizketa ekarri dugu lehen orrialdeetara. Horrez gain, gure itsasoan bizi diren izurde eta balea espezieei buruz zerbait gehiago jakin nahi izan dugu, Ilazki Goenaga biologoaren eskutik; eta Zumaiako Udal Artxibategian gordetzen diren dokumentuetan jasota dauden zenbait bitxikeria bildu ditugu. Elkarrizketa laburrean, Sonia Albarez dugu protagonista. Inauterietako argazkiak, kultur agenda, mikroipuina... Aldizkaria ohiko salmenta lekuetan aurkituko duzue, euro baten truke: Itsaski, Ogi Berri (Amaiako plaza), Foto-Gar, Arkupe, Errotak, Otaño eta Aizpurua liburudendak, Otezuri eta Braky's.