20.000 kilo antxoa sartu da gaur Getariako portuan

Ane Olaizola 2011ko martxoaren 11

Berdelaren kanpaina amaitu berritan, ekin diote Getariako arrantzaleek antxoa harrapatzeari. Herriko 20 ontzi itsasoaratu dira gaur, eta aurrena 6.000 kilo arrainekin itzuli da. Ondoren, beste dozena erdi inguru itzuli da, eguerdirako. Azken datuen a...

Berdelaren kanpaina amaitu berritan, ekin diote Getariako arrantzaleek antxoa harrapatzeari. Herriko 20 ontzi itsasoaratu dira gaur, eta aurrena 6.000 kilo arrainekin itzuli da. Ondoren, beste dozena erdi inguru itzuli da, eguerdirako. Azken datuen arabera, 20.000 kilo antxoa porturatu dute Getarian. Tamainari dagokionez, kiloko 30 pieza ingurukoak direla adierazi dute arrantzaleek. Antxoaren kanpainak mugimendu handia sortu du Kofradian eta inguruetan: antxoa porturatzen batzuk; Kofradian salerosketan beste batzuk; sare-jostaileak lanean portu aurrean; eta jendea haiei begira, argazkiak ateratzen nahiz antxoaren itxurari, tamainari eta prezioari buruz berriketan. Arrantzale batzuk HITZA-ri jakinarazi diotenez, antxoa kiloa bi euro eta bi euro eta erdi artean Antxoa arraindegietan IMG_0493 IMG_0482 IMG_0480 IMG_0479 IMG_0492 IMG_0490 IMG_0487 IMG_0486 IMG_0483 IMG_0427 IMG_0428 ari dira saltzen Kofradian. Europako Batasunak berdelaren arrantzaren inguruan ezarritako kuota bete dute jada Kantauriko arrantzaleek. Iazkoa baino txikiagoa izan da, izan ere. Jaitsieraren ondorioz, ontzi bakoitzak eguneko 8.000 kilo berdel harrapatu ahal izan du gehienez, eta iazko 18.000 kiloekin alderatuta beherakada handiegia dela salatu dute arrantzaleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide