Txirrindulari bat hil da Astin, hormigoizko pistan zihoala bizikletatik erori ostean.Barne Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 09:30ak aldera jazo da. Lekukoek 112 telefonora deitu dute gertakariaren berri emateko, eta osasun-zerbitzuak bertaratu direnerako hilik zen gizona, buruan jasotako kolpearen ondorioz.
Hilberriak ez zeraman agiririk gainean, ertzainek ez dute identifikatzerik izan, beraz. Gorpua Donostiako Institutu Anatomiko forensean aurkitzen da.