Azken asteotan Zumaiako 15 eta 25 urte arteko 180 gazte elkarrizketatu dituzte Marasma Saretzen proiektuaren baitan. Gazteria ezagutu eta zerk kezkatzen dituen da Euskal Herri mailan burutzen ari diren ekimenaren xedea. Lan honen arabera, lan falta da gure gazteen kezka nagusiena, hori gabe ezinezkoa delako bizitza proiektu pertsonala garatzea. Baina beste hainbat gaiei buruzko iritzia eman dute (etxebizitza, euskara, gazte mugimendua, drogak...), eta emaitzak goiko bideoan bildu. Gaiari lotuta, bihar gauean afari-eztabaida egingo da Torreberri gaztetxean, 21:30ean.