Zuhaitz Eguna ospatuko da larunbatean

Baleike 2011ko martxoaren 10a

Zumaiako herritar guztiak landaketak egitera gonbidatuta daude, herrigunetik oso gertu dagoen eremuan. Udalak eskainitako egitarauaren arabera, elkartzeko puntua Ignazio Zuloaga plazan zehaztu da eguerdiko 12:00tan. Trikitilarien laguntzarekin Foronda ...

Zumaiako herritar guztiak landaketak egitera gonbidatuta daude, herrigunetik oso gertu dagoen eremuan. Udalak eskainitako egitarauaren arabera, elkartzeko puntua Ignazio Zuloaga plazan zehaztu da eguerdiko 12:00tan. Trikitilarien laguntzarekin Foronda aldera abiatu eta 12:30ean, zuhaitz espezie ezberdinak landatzeko aukera eskainiko da. Basozainaren azalpenak jarraituz, bertako espezieen landaketa burutuko da, haur zein helduen parte-hartzearekin. Herriko naturgune honetara hurbildu eta aurreko urteetan landatutako zuhaitzen jarraipena egin ahal izango da. Amaieran, mokadutxoa banatuko da parte-hartzaileen artean, eta hondakinak murrizte aldera bakoitzak bere kantinplora ekartzea gomendatzen da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide