Zubietan, Erraustegiaren aurka,martxoaren 20an egingo den flash mob-erako dantza prestatuz entseguak egiten ari dira Orion. Pasa den larunbatean, Inauterien aitzakian, Txurrumuskik antolatutako kalejira amaitutakoan eta Gaztetxekoek antolatutakoa hasi bitartean, esaterako, entsegua egin zuten plazan eta haur, gazte, guraso... asko gerturatu eta dantzara animatu ziren.
Oraindik gehiago prestatu behar denez, beste hitzordu bat egin dute Orio Zero Zabor taldeak eta gaztetxeak. Izan ere, Etxeluzen, gaztetxean izango da hurrengo entsegua martxoaren 12an, larunbatean, 11:00etan. Dantza ezagutu, ikasi edo hobetzeko aukera izango du gerturatzen den edonork; haur, gazte, guraso, aitona-amona, neska, mutil... denak gonbidatu nahi dituzte.