Kosta eta mendialdea uztartuko ditu Pagoeta elkarteko ibilbideak igandean

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 9a

Pagoeta Mendizale Elkarteak irteera antolatu du iganderako; Gipuzkoako kosta eta mendialdea lotzen dituen ibilaldia burutuko dute parte-hartzaileek. Mutrikutik abiatuko dira eta Arnoko Gurutzea gailurrera joko dute. Gerora, kostara ingurutuko dira ...

Pagoeta Mendizale Elkarteak irteera antolatu du iganderako; Gipuzkoako kosta eta mendialdea lotzen dituen ibilaldia burutuko dute parte-hartzaileek. Mutrikutik abiatuko dira eta Arnoko Gurutzea gailurrera joko dute. Gerora, kostara ingurutuko dira berrezi ere eta Saturrarandik igaro ostean, Mutrikura itzuliko dira. Jakinarazi dutenez, ibilaldiak ez du zailtasun teknikorik, eta sei ordu inguru iraungo ditu. Interesa dutenek etzi izango dute izena emateko azken aukera, elkartearen egoitzara jo beharko da horretarako .

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide