Iratxe Marurik irabazi du Emakumeen Eguneko kartel lehiaketa

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko martxoaren 9a

Iratxe Maruri sudupetarraren Emakumeen mundua lanak irabazi du Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketa. Atzo egin zuten sari banaketa Torre Luzean, eta bertan izan ziren Zarauzko alkate Jon Urien, Berdintasun zinegotzi Mariana Aranburu eta epai...

Iratxe Maruri sudupetarraren Emakumeen mundua lanak irabazi du Emakumeen Nazioarteko Eguneko kartel lehiaketa. Atzo egin zuten sari banaketa Torre Luzean, eta bertan izan ziren Zarauzko alkate Jon Urien, Berdintasun zinegotzi Mariana Aranburu eta epaimahaikide izan den Aitor Larrañaga Peli, besteak beste. 600 euroko saria jaso zuen Marurik.

Jakinarazi zutenez, Marurik “inozentzia eta erreibindikazioa” islatu du bere lanean. “Jolas modukoa proposatu du Marurik. Gerora  emakumea izango den haur bat ageri da, burbuilak egiten. Burbuila horiek mundua dira, haurra mundua sortzen ari da, gerora izango den emakumeak aurre egin beharko dion mundua”, nabarmendu zuen Pelik.

Guztira, 37 lan

Aranburuk adierazi zuenez, aurten 37 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. “Horietako bi baztertu egin behar izan ditugu, ordea, baldintzetako bat betetzen ez zutelako”, gehitu du: “Ez zieten proposaturiko leloa gehitu lanari, Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna, alegia”. Aurkezturiko lanetatik  11 zarauztarrenak zirela nabarmendu zuen Berdintasun zinegotziak.

Lan horiekin guztiekin erakusketa zabaldu zuten atzo Torre Luzean, eta apirilaren 10a bitartean izango dira ikusgai.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide