Lituaniako doinuak izango dira Putzuzulon hilaren 17an

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 9a

Datorren ostegunerako, hilaren 17rako, kontzertu bikoitza antolatu dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Europa ekialdetik helduko dira bi taldeak, Lituaniatik, hain zuzen.GxFxTx izango da jotzen lehena ( www.myspace.com/gxfxtx). “Eskola zaharreko ...

Datorren ostegunerako, hilaren 17rako, kontzertu bikoitza antolatu dute Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Europa ekialdetik helduko dira bi taldeak, Lituaniatik, hain zuzen.GxFxTx izango da jotzen lehena ( www.myspace.com/gxfxtx). “Eskola zaharreko jarkore helio izugarri ona” egiten duela adierazi dute antolatzaileek, “Kill your idols taldearen modukoa”.
Eta hark bukatu bezain laster igoko dira oholtzara K.A.N.G. taldeko kideak (  www.myspace.com/kanglt). Haiek “NYHC ona eta mortala” egiten dute, antolatzaileen arabera, “Madball, Breakdown eta Killing taldeen modukoa”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide