Aizarnazabalgo herri programa osatzeko bilerak egingo dituzte

Olatz Prat 2011ko martxoaren 9a

Hauteskundeen atarian, datozen lau urteetan garatzeko herri programa lantzen ari da Aizarnazabalen herritar talde bat. “Denen nahietara ahalik eta gehien hurbiltzeko” denen iritziak jaso nahi dituzte, ondoren jendearen beharrei hobeto erant...

Hauteskundeen atarian, datozen lau urteetan garatzeko herri programa lantzen ari da Aizarnazabalen herritar talde bat. “Denen nahietara ahalik eta gehien hurbiltzeko” denen iritziak jaso nahi dituzte, ondoren jendearen beharrei hobeto erantzun ahal izateko.Horregatik, datozen egunetan herriko sektore eta talde desberdinekin elkartuko dira.

Etzi, martxoak 14 ostirala, 16:00etan elkarte gastronomiko, tabernari eta merkatariekin elkartuko dira udaletxean. Bilera horren ostean, 18:00etan, bertso eskolakoekin, kirol eta guraso elkartekoekin eta dantza taldearekin bilduko dira bertan. 19:00etan, berriz, gazteekin bilduko dira, Gaztetxean. Martxoaren 14an, bestalde, 18:00etatik eurrera herriko jubilatuekin elkartuko dira Lauburuko eguneko zentroan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide