Indarkeriaren kontra kalera atera dira Martxoaren 8an

Ane Olaizola 2011ko martxoaren 9a

Martxoaren 8a, Koordinadora Feminista, biolentzia matxista, elkarretaratzea

Herritar gutxi bildu zen atzo Azkoitiko plazan Martxoaren 8aren harira Koordinadora Feministak deitutako elkarretaratzean parte hartzeko. Ordu erdiz egin zuten bilkura isila herriko plazan, biolentzia matxista salatuz eta berdintasuna aldarrikatuz. Azkoitiko Udalak, bestalde, ekimen bat antolatuko duela aurreratu du baina oraindik ez du informazio gehiago zehaztu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide