Zumaiako realzaleek osatutako Algorri taldearen aurkezpena egin zuten atzo arratsaldean. Torreberriko ekitaldian bildutako jendetza ikusita, Zumaia txuri-urdina denik ezin ukatu. Batez ere haurrek gozatu zuten Realeko jokalari Labaka eta Estradaren bisitarekin. Realeko zuzendaritzako zenbait kidek ere parte hartu zuten aurkezpenean. Ekitaldiaren amaieran posterrak eta sinadurak banatu zituzten.
