Kobazuloen II. Eguna ospatu zuten pasa den igandean Ekainberrin.
Sarrerak erdi prezioan saldu zituzten egun horretan, eta gainera, bisitariek historiaurreko bizimodu eta teknikak gertutik ezagutzeko parada izan zuten. Eguraldi paregabea lagun, jende asko izan Zestoako kobazuloaren erreplika bisitatzen. Ehiza txapelketa antolatu zituzten goizean eta arratsaldean, eta arratsaldeko taldeko bisitari batek eraman zuen saria, «basurdea» teknika prehistorikoekin ehizatu ostean