Orioko Ezker Abertzaleko taldeak deituta, Sortu alderdia legez kanpo uzteko egiten ari diren saiakeren aurkako elkarretaratzea egin zuten 40 inguru oriotarrek plazan, martxoaren 4an. Madrildik daramaten ilegalizazio politikoa salatu nahi izan zuten modu horretara.
Maiatzean izango dira udal hauteskundeak gurean eta Espainiako fiskaltzak Sortu ez legeztatzeko eskatu du, hauteskundeetara aurkezterik izan ez dezan, legea itxuraz bakarrik betetzen duela eta ETA sostengatzeko helburua duela argudiatuta.