Zarauzko Gurutze Gorriaren Herri Biltzarrak Lehen Sorospen eta Uretako Sorospen ikastaroak antolatu ditu, martxoaren 21etik aurrera. Jakinarazi dutenez, ikastaroak herritar orori zuzenduta daude, eta ezusteko gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak ikasiko dituzte bertaratzen direnek, bihotz-biriken berpizkundea eta zaurien ardura landuz, besteak beste.
Era berean, Uretako Sorospen ikastaroaren bitartez itsasoaren baldintzak ezagutzen eta zaintza egiten irakatsiko diete arduradunek herritarrei. Bestalde, behin pertsona ureatik aterata, lehen laguntzak ematen ikasiko dute.
Hondartzako Sorosle izateko pausoa
Hondartzako Sorosle izateko ikastarook “ezinbestekoak” direla adierazi dute udaran- Izena emateko baldintza bakarra gutxienez 16 urte izatea da, eta era berean, unibertsitatean aukera askeko kredituak lortzeko baliogarria izango da.
Informazioa lortzeko edota izena emateko, 617452341 telefonora deitu daiteke, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 19:30era, edo zarautz@cruzroja.es helbidera mezua bidali daiteke.