Mairuak eta Kristauak Zumaiara iritsi dira

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 5a

http://www.youtube.com/watch?v=xCiZePi35mU Inauterietako egitarauaren baitan, Mairuak eta Kristauak adiskidetu zireneko pasartea ekarri dute Zumaiako Musika Bandak eta Sakanako Haize Berriak Musika Bandak; herritarrak Kristauak izan daira eta Sakanakoak, berriz, Mairuak. Kristauak Parol aldetik iritsi dira Erribera kalera eta Mairuak, Alai auzategitik. Biaek ala biek, musika lagun, herritarren kuriositatea piztu dute. Nolabait esateko, mozorrotuta festa ospatzera irteteko deia izan da. Arratsaldetik aurrera, mozorro lehiaketa eta diskofesta izango dira, baita Sugarri txarangarekin kalejira ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide