Festa giroan hasi dituzte herriko ikastetxeetako ikasleek Inauteriak. Goizean goiz, mozorroak soinean jarri eta koloretako margoekin arpegia ongi pintatu ostean, jaietarako espreski prestatutako egitarauari ekin diote hainbat zentrotan. Salbatore Mitxelena Ikastolan, esaterako, 10:15ak aldera desfilea egin dute txikienek, eta gerora, antzerkia egin dute. Guraso eta senitarteko ugari bildu dira haiek ikustera.
Orokieta Herri Eskolan, berriz, munduko zibilizazioen inauteri jaialdia izan da ikusgai eguerditik aurrera. Aztekek, Afrikako tribuek eta AEBeko indioek, besteak beste, dantza ikusgarriak eskaini dituzte.





