IRUDIA: Zumaiako motorgileen omenez

Baleike 2011ko martxoaren 4a

Motorgintza Zumaiako industriaren zutabeetako bat izan zen joan den mendean. Sektore hartan aritutako enpresa guztien omenez, duela 50 bat urte Carmelo Unanuek egindako motor bat berreskuratu du Pedro Barinagak, eta enpresaren aurrean jarri. 1960ko ha...

motorra

Motorgintza Zumaiako industriaren zutabeetako bat izan zen joan den mendean. Sektore hartan aritutako enpresa guztien omenez, duela 50 bat urte Carmelo Unanuek egindako motor bat berreskuratu du Pedro Barinagak, eta enpresaren aurrean jarri. 1960ko hamarkadan Aquario I bakailontziarentzat egindako motorra da, hain zuzen ere, ikusgai jarri dutena. "1972an ekarri zuten ontzia, hemen desegiteko, eta ordutik gordeta neukan motorra, bazter batean", azaldu digu Pedro Barinagak. ZIIZ elkarteko kideekin elkarlanean, Zumaian izandako motorgileei buruzko hitzaldia ari dira prestatzen, urri alderako. Pedro Barinagaz gain, ekitaldian izan dira Carmelo, Juan eta Rafael Unanue, Xabin Yeregi eta Xabier Albizu, motorgileen izenean; eta ZIIZeko kide Javier Carballo, Xabier Alvarez Yeregi eta Pedro Etxabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide