Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Errezilgo Domusa enpresak Gipuzkoko ETE (Enpresa Txiki eta Ertain) hoberenaren saria jaso berri du Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren partetik. Herenegun izan zen Donostian Ganberak duen egoitzan, Gipuzkoako Industria eta Zerbitzu Enpresen XIX. Sarien ospakizuna eta bertan izan ziren Patxi Lopez lehendakaria eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olano.
Domusaren saria kooperatibako presidente Arkaitz Aizpuruak jaso zuen, eta onarpen hau eskertu zuen, eta saria "Domusako kide guztien ahalegin eta konpromisoarekin" etorri dela adierazi zuen.
Etxeko kalderak egin eta saltzen dituen enpresak hamar urtetan bere tamaina bikoiztu izana eta barne merkatuan lidergoa lortu izana goraipatu du epaimahaiak, bera baino askoz handiagoak diren multinazionalekin lehiatzera iritsi delarik.