Ofizioaz eta zaletasunez aritu gara Vilches praktikantearekin

Karkara.eus 2011ko martxoaren 4a

Lau orri gehiago ditu 294. Karkarak

Bete-bete eginda dator oraingoan ere Karkara, 294. zenbakia duena. Albiste asko jaso ditugu oraingoan, gainera: erraustegiaren aurkako flash mobean izango dira oriotarrak martxoaren 20an eta egingo diren aurreneko ...

Lau orri gehiago ditu 294. Karkarak

Bete-bete eginda dator oraingoan ere Karkara, 294. zenbakia duena. Albiste asko jaso ditugu oraingoan, gainera: erraustegiaren aurkako flash mobean izango dira oriotarrak martxoaren 20an eta egingo diren aurreneko entseguen berri eman dugu alde batetik; horrez gain Udalarekin duen hitzarmenari eusteko aldarrikapen egunak antolatu ditu Orioko Herri Ikastolak datozen egunotarako; gaztetxea hartu duen Etxeluze eraikina ordenantza barruan sartzeko ahaleginetan dabiltza udal agintariak; palotetan hiri baratzeak egiteko bidea hasi du Orioko Udalak; inauteriak ditugu eta Orioren historia biltzen duen Orio, oro hori liburua aurkeztuko da gurean. Hori guztia jaso dugu Orioko kontuetan, Orio, euskarazko arnasgunea jardunaldiei buruzko balorazioarekin batera.

Aiako orrietan, aldiz, Lardizabal eskola izan da protagonista, aurreneko aldiz bi urteko umeen bi talde izango baitira eskolan datorren ikasturtean. Hitzez baserritar emakumeen elkartearen lokal berriak ere hartu du dagokion tartea.

Zarauzko plaieroetan aritzen diren Xixario-Galerna taldeko nesken berri eman dugu kirolen sailean. Ane eta Eider Murillo ahizpak, berriz, sofboleko denboraldiaz aritu zaizkigu.

Elkarrizketei dagokionez, urteetan Aiako praktikante izandako Javi Vilchesekin izan gara, erretiroa hartuta orain arte gure artean bizi izandakoaz hitz egiteko. Herritarrak atalean, berriz, Lilatoi lasterketa sonatuan parte hartu ohi duen Maria Jesus Indoren hitzak jaso ditugu.

Gainerakoan, hainbat eta hainbat iritzi (ileapaindegiaz aritu dira Itziar Dorronsoro eta Nerea Fernandez Aiako leihoan; herri irratiez Jon Agirresarobe Torrotxo, Moila bazterretiken; emakumearen nazioarteko eguna aitzakia hartuta, krisiak emakumearen egunerokoan izan duen eraginaz jardun da Eider Salegi Adarretatik helduta atalean; eta txertoen nondik norakoak jaso dituzte Lasa botikakoek gaia emandan) bildu ditugu irakurleentzat.

294. Karkara osorik irakurtzeko klikatu hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide