Pulpo Euskal Ligatik jaitsi da, 26 urte eta gero

Baleike 2011ko martxoaren 4a

Pulpoko kadeteek eta jubelinek maila galdu dute, duela pare bat aste Errenterian Ereintzaren aurka galdu eta gero. 1985etik beti Euskal Ligan jokatu dute Pulpoko kadete eta jubenil mailetako taldeek. Dena den, maila laster berreskuratuko dutela pentsat...

Pulpoko kadeteek eta jubelinek maila galdu dute, duela pare bat aste Errenterian Ereintzaren aurka galdu eta gero. 1985etik beti Euskal Ligan jokatu dute Pulpoko kadete eta jubenil mailetako taldeek. Dena den, maila laster berreskuratuko dutela pentsatzen dute klubeko arduradunek, atzetik datozen gaztetxoekin lan handia ari direlako egiten. Bestalde, talde seniorrak Segovian jokatuko du asteburuan, liderraren aurka. Aurreko jardunaldian 37-21 irabazi zioten Colindresi, eta emaitza horri esker sailkapeneko zulotik atera dira. Infantilei dagokienez, neskek zein mutilek, Leongo torneo batean hartuko dute parte, Ademar, Toledo, Gurpo Astur, Xiria eta Torrelavega taldeekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide