Gaur goizeko 09:00etan egin den ez-ohiko plenoan gai bakar bat aztertu eta eztabaidatu da: Udal web orriari buruz EAJ-PNV, alderdi sozialistako Udal taldekideak eta Pilar Etxabe zinegotziak aurkezturiko proposamena; eta mozioa onartu egin da. Alde bozkatu dute: EAJ (3), PSE-EE (2), Pilar Etxabe. Abstenitu egin dira Alternatiba-Aralarreko bi zinegotziak, eta kontra bozkatu dute Talde Mixtoak (3) eta EAk (1).