Hileko azken ostiralero bezala, bihar bilduko dituzte Getarian olioa eta hondakin arriskutsuak. Frontoi plazan egongo da furgoneta 09:00etatik 11:00etara, eta ondoren Balentziaga kalean, ordubata arte.
Urola Kostako Udal Elkarteak olio begetalak jasotzeko zerbitzua jarri zuen martxan 2002an. Birziklatzea bultzatzeko pauso bat gehiago emanez, 2004an olio begetalarekin batera etxean sorturiko hondakin arriskutsuak jasotzeko zerbitzua jarri zuen martxan.