Delorean, Angel Illarramendi eta Olatz Zugasti Musika Sarietan hautagai dira

Urola Kostako Hitza 2011ko martxoaren 3a

Euskal ordezkari ugari sartu dira Espainiako Musikaren Arte eta Zientzien Akademiak ematen dituen Musikaren Sarietarako izendatuen zerrendan, tartean, Delorean eta Angel Illarramendi zarauztarrak, eta Olatz Zugasti oriotarra. Delorean taldearen Stay Close Kantu Elektroniko Onena izateko izendatu dute Mecanica Popularren Neguentropia eta Telephunkenen Yeah yeah abestiekin batera. Angel Illarramendiren 3. Sinfonia, berriz, Musika Klasikoko Diskorik Onenaren finalista da. Bestalde, akademiak Zugastiren Gau hotzenean eta Ken Zazpi taldearen Itsasoa gara abestiak aukeratu ditu Euskarazko Abesti onenaren Sailean lehiatzeko. Maiatzaren 18an banatuko dituzte sariak, Madrilen egingo den ekitaldian. Euskal Herriko beste hainbat musikari ere hautagai dira: Mikel Erentxun eta Kepa Junkera. Alberto Iglesiasek ekoizle artistiko onena eta soinu bandako disko onena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide