Haur masaje ikastaroa hasiko da bihar goizean

Olatz Prat 2011ko martxoaren 3a

Zestoan 0-1 urte bitarteko haurrak dituztenentzat haur masaje ikastaroa hasiko da bihar (ostirala) goizean, 10:00etan Kultur Etxean. Bost astetan zehar, ostiralero izango dira bi orduko saioak eta ikastaroan aita-ama bakoitzak bere haurrari masajeak em...

Zestoan 0-1 urte bitarteko haurrak dituztenentzat haur masaje ikastaroa hasiko da bihar (ostirala) goizean, 10:00etan Kultur Etxean. Bost astetan zehar, ostiralero izango dira bi orduko saioak eta ikastaroan aita-ama bakoitzak bere haurrari masajeak ematen ikasiko du.

Irakaslea Nerea Mendizabal pedagogoa izango da, haur masajeko hezitzailea. Antolatzaileek diotenez, “haur masajea teknika goxo eta atsegina da, eta ukimenaren bitatrez haurraren gorputza eta emozioen munduarekin bat egitea ahalbidetzen du modu sakonean. Begiraden, irribarreen, kontaktuaren, hitzen eta jokoaren bidez komunikatzearen artea da, eta hain berezia den haur bakoitzarengana hurbiltzen du”.

Guraso eta haurrentzako onurak, masajea emateko une egokineak zeintzuk diren eta masajea haurren adinari eta ezaugarriei egokitzen nola asmatu ikasiko dute gurasoek. Elikadura, loa, motrizitatea, negarra eta abar ere landuko dituzte, eta horretarako parte hartzaile bakoitzari liburuxka bat emango zaio.

Guraso batek edo biek hartu ahal izango dute parte ikastaroan eta zortzi haman urte bitarteko taldeetan egingo da. Izena emateko lehenbailehen eman behar da 943-147182 edo 628-859282

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide