Yakuzi eta Bloodseekers taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiralean Putzuzulon

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2011ko martxoaren 2a

Yakuzi taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, Putzuzulo Gaztetxean. Elorrioko musikarien rock esperimentala entzuteko aukera izango dute 22:00ak aldera bertaratzen direnek. Jarraian, Bloodseekers hondarribitarrak taularatuko dira. Gaua borobiltzek...

Yakuzi taldeak kontzertua eskainiko du ostiralean, Putzuzulo Gaztetxean. Elorrioko musikarien rock esperimentala entzuteko aukera izango dute 22:00ak aldera bertaratzen direnek. Jarraian, Bloodseekers hondarribitarrak taularatuko dira. Gaua borobiltzeko, askotariko musika izango da entzungai Gaztetxean.

Bi taldeon inguruko informazio zabalagoa eskuratu nahi duenak ondoko webguneak bisita ditzake:

www.yakuzi.net eta www.myspace.com/loosbloodseekers

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide