Haurrei zuzendutako igeriketa ikastaroa antolatu dute martxorako

Zarauzko Hitza 2011ko martxoaren 2a

Zarauzko Aritzbatalde Polikiroldegiak haurrentzako igeriketa ikastaroen epea zabalduko du astelehen honetan, martxoaren 1ean. Beraz, seme-alabek igeri egiten ikastea nahi duten gurasoek izena emateko aukera dute dagoeneko, martxoaren 11, ostirala bitarte, polikiroldegiko instalazioetan. Haurrentzako igeriketa ikastaroetan parte hartzeko baldintza bakarra 2007. urtean edo lehenago jaioa izatea da. Azken deialdi hau 2011eko bigarren hiruhilekoari dagokiona da: klaseak martxoaren 28an hasi eta ekainaren 11n amaituko dira. 0 eta 1 mailetan emango dira ikastaroak hau da, dortoka eta karramarro mailei dagozkienetan, hurrenez hurren. Oinarri-oinarrizkoak dira, beraz. Polikiroldegiko igerileku txikian izango dira klaseak, arratsaldetan, astean bitan, eta 35 minutu inguru iraungo dute. Talde bakoitzak zortzi ikasle inguru izaten ditu, gehienez. 0 eta 1 mailek hiru eta bost urte bitarteko haurrentzat daude pentsatuta, baina ez dira muga zorrotzak, haurren gaitasuna hartzen baita kontuan adina baino gehiago. Iban San Martin Kirol zinegotziak azaldu duenez, haurrentzako igeriketa ikastaroak duela urte asko jarri ziren abian, eta erantzun “ezin hobea” dute herritarren aldetik: “2010eko lehen hiruhilekoari dagokion deialdian, adibidez, eskainitako plaza guztiak bete ziren. 80 neska-mutilek partehartu zuten 0 mailan, eta 90 1ean. Oso aukera ona da haurrak uretan ohitzeko, beldurra galtzeko, eta txikitatik oinarrizko teknikak barneratzeko”. Ikastaroak aspaldiko kontua badira ere, duela hiru urte Kirol Patronatuak horien egitura aldatu, [...]

Zarauzko Aritzbatalde Polikiroldegiak haurrentzako igeriketa ikastaroen epea zabalduko du astelehen honetan, martxoaren 1ean. Beraz, seme-alabek igeri egiten ikastea nahi duten gurasoek izena emateko aukera dute dagoeneko, martxoaren 11, ostirala bitarte, polikiroldegiko instalazioetan.

Haurrentzako igeriketa ikastaroetan parte hartzeko baldintza bakarra 2007. urtean edo lehenago jaioa izatea da. Azken deialdi hau 2011eko bigarren hiruhilekoari dagokiona da: klaseak martxoaren 28an hasi eta ekainaren 11n amaituko dira. 0 eta 1 mailetan emango dira ikastaroak hau da, dortoka eta karramarro mailei dagozkienetan, hurrenez hurren. Oinarri-oinarrizkoak dira, beraz. Polikiroldegiko igerileku txikian izango dira klaseak, arratsaldetan, astean bitan, eta 35 minutu inguru iraungo dute.

Talde bakoitzak zortzi ikasle inguru izaten ditu, gehienez. 0 eta 1 mailek hiru eta bost urte bitarteko haurrentzat daude pentsatuta, baina ez dira muga zorrotzak, haurren gaitasuna hartzen baita kontuan adina baino gehiago. Iban San Martin Kirol zinegotziak azaldu duenez, haurrentzako igeriketa ikastaroak duela urte asko jarri ziren abian, eta erantzun “ezin hobea” dute herritarren aldetik: “2010eko lehen hiruhilekoari dagokion deialdian, adibidez, eskainitako plaza guztiak bete ziren. 80 neska-mutilek partehartu zuten 0 mailan, eta 90 1ean. Oso aukera ona da haurrak uretan ohitzeko, beldurra galtzeko, eta txikitatik oinarrizko teknikak barneratzeko”.

Ikastaroak aspaldiko kontua badira ere, duela hiru urte Kirol Patronatuak horien egitura aldatu, eta sei maila berri finkatu zituen. Dortoka eta karramarro oinarrizkoez gain, ondorengoak daude, behetik gora: igela, olagarro, marrazo eta izurde. Azken lau maila hauetako ikastaroak urte osokoak dira, ez hiruhilekoak, aurreneko biak bezala. Maila gainditzearekin bat, haurrei diploma ematen zaie. Ikasketak, beraz, erronka kutsua hartzen du.

San Martinen ustetan, ikastaroak antolatzeko modu berri honek harrera ona eta funtzionamendu egokia izan du. “Maila guztiak batuta, ia 700 haurrek parte hartu zuten pasa den urtean. Hori irakasleen meritua da, eta baita polikiroldegiko sorosle eta teknikariak azken urteetan egiten ari diren lan txukunaren beste adibide bat ere. Goragoko mailak ez dira deialdi honetan sartzen, urte osoko ikastaroak direlako, baina hor ere eskainitako toki guztiak bete dira: 68 ikasle igelan, 96 olagarron, eta 31 marrazoa-izurden”.

Informazio gehiago eskuratu nahi duten pertsonek, udal polikiroldegiko instalazioetara jo dezakete, edota 943 005123 telefonora deitu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide