Zabaldu dute Zestoako XXXIII. Herri Krosean izena emateko epea

Zestoako Hitza 2011ko martxoaren 2a

Udaberriko giroarekin batera iritsiko da aurten ere Zestoako Herri Krosa. Martxoaren 19an izango da, eta 33. urtez korrikalariz beteko dira herriko kaleak. Izena emateko epea zabaldu dute jada, www.herrikrossa.com webgunearen bitartez. Iaz berrikuntza ibilbideak izan zuen. Lur azpiko pasabideak erabiliz, korrikalariek ez zuten errepidea gurutzatu beharrik izan. Aurten, berriz, berrikuntza nabarmenena ordu eta egun aldaketa izango da. Izan ere, orain artean igande eguerdian egin izan badute ere, aurten, lehen aldiz, larunbat arratsaldean izango da lasterketa. Hala azaldu du aldaketa Zestoako Atletismo Taldeko Jone Irureta: «Egutegi kontuagatik aldatu dugu. Gure dataren inguruko igandeetan herri handiagoetan ere krosak izaten direla konturatu gara azken urteetan. Zestoa herri txikia izanik, haiekin lehiatu ezin dugunez, erabaki dugu larunbat arratsaldera pasatzea. Orain ikusiko dugu nola joaten den». Gainera, larunbat arratsaldean herrian lasterketa jartzeak, «herrian giro ona sustatuko» duela uste dute antolatzaileek. Maila bakoitzak berea Txikienak izango dira korrika egiten lehenak. 16:00etan eskolaurreko neska-mutilak aterako dira Gurutzetik, eta plazaraino joango dira (150 metro). Ondoren, 16:05ean, 2003-2004an jaiotako neska-mutilen txanda izango da ,eta 300 metro egingo dituzte korrikan. Benjamin nesken eta mutilen (2001-2002), alebin nesken eta mutilen (1999-2000) eta infantil nesken eta mutilen (1997-1998) lasterketak 16:10etik hasi eta 17:00ak bitartean izango dira. Helduen lasterketa, berriz, 17:30ean hasiko da. [...]

Udaberriko giroarekin batera iritsiko da aurten ere Zestoako Herri Krosa. Martxoaren 19an izango da, eta 33. urtez korrikalariz beteko dira herriko kaleak. Izena emateko epea zabaldu dute jada, www.herrikrossa.com webgunearen bitartez.
Iaz berrikuntza ibilbideak izan zuen. Lur azpiko pasabideak erabiliz, korrikalariek ez zuten errepidea gurutzatu beharrik izan. Aurten, berriz, berrikuntza nabarmenena ordu eta egun aldaketa izango da. Izan ere, orain artean igande eguerdian egin izan badute ere, aurten, lehen aldiz, larunbat arratsaldean izango da lasterketa.
Hala azaldu du aldaketa Zestoako Atletismo Taldeko Jone Irureta: «Egutegi kontuagatik aldatu dugu. Gure dataren inguruko igandeetan herri handiagoetan ere krosak izaten direla konturatu gara azken urteetan. Zestoa herri txikia izanik, haiekin lehiatu ezin dugunez, erabaki dugu larunbat arratsaldera pasatzea. Orain ikusiko dugu nola joaten den». Gainera, larunbat arratsaldean herrian lasterketa jartzeak, «herrian giro ona sustatuko» duela uste dute antolatzaileek.
Maila bakoitzak berea
Txikienak izango dira korrika egiten lehenak. 16:00etan eskolaurreko neska-mutilak aterako dira Gurutzetik, eta plazaraino joango dira (150 metro). Ondoren, 16:05ean, 2003-2004an jaiotako neska-mutilen txanda izango da ,eta 300 metro egingo dituzte korrikan.
Benjamin nesken eta mutilen (2001-2002), alebin nesken eta mutilen (1999-2000) eta infantil nesken eta mutilen (1997-1998) lasterketak 16:10etik hasi eta 17:00ak bitartean izango dira. Helduen lasterketa, berriz, 17:30ean hasiko da. Kadeteek 2.657 metro egingo dituzte (bira bat), eta jubenilek eta juniorrek 5.607 metro egingo dituzte (bi bira). Promesa, senior eta beterano mailako gizonezkoek 8.567 metro egin beharko dituzte (hiru bira) eta emakumeek, aldiz, 5.607 (bi bira).
Izena ematekoKorrikalariak proban epea, zabalik
Lasterketan parte hartzeko egunean bertan izena eman ahalko  bada ere, aurrez inskribatzea komeni dela adierazi dute antolatzaileek; «gauzak errazteko batez ere, azken orduan fitxa asko sartzen badira horiek sistema informatikoan azken orduan sartzen ez ibiltzeko». Korrikalariek izena aurrez eman dezaten sustatzeko, lasteketa egunaren aurretik
5 euro kostako da, eta egunean bertan, berriz, 10 euro. Kadeteen mailara artekoek (haiek barne) ez dute ordaindu beharrik izango. www.herrikrossa.com webgunean eman ahal izango da izena martxoaren 18a bitartean. Lasterketa amaitzean mokadutxoa eta oparia izango dira parte-hartzaile guztientzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide