SASOIAN.INFO. Gabonetan Euskal selekzioak Venezuelaren aurka 3-1 irabazi zuen Bilboko San Mames zelaian. Emaitza pozgarria izanagatik, emozioz beteriko norgehiagoka ere izan zen; izan ere, Mikel Etxarrirekin batera etxeko selekzioaren hautatzaile Joxe Angel Iribar zarauztarrak agur esan zuen. Hemezortzi urte zeramatzan ardura horretan eta errelebu beharra ikusirik, kargua uztea erabaki zuen. Orain, Euskal Futbol Federazioak Jabo Irureta entrenatzaile irundarrari eskaini dio Iribarrek utzitako ardura, eta honek baiezkoa eman du. Iruretak Estonian egingo du debuta, Etxarri lagun duela, maiatzaren 25ean.
