Sagardoaren Txapelketako finalerdietan da Agirresarobe erremontista oriotarra

Aritz Mutiozabal 2011ko martxoaren 2a

SASOIAN.INFO. Atzoko norgehiagoken ondoren, Sagardoaren Txapelketako B multzoko buruak erabakita geratu dira. Hortaz, oraindik hasierako ligaxka bukatzeko partida baten faltan, Borja Agirresarobe erremontista oriotarrak eta haren bikotekide Etxeberria ...

SASOIAN.INFO. Atzoko norgehiagoken ondoren, Sagardoaren Txapelketako B multzoko buruak erabakita geratu dira. Hortaz, oraindik hasierako ligaxka bukatzeko partida baten faltan, Borja Agirresarobe erremontista oriotarrak eta haren bikotekide Etxeberria III.ak finalerdietarako txartela lortu dute. A multzoan, aitzitik, lau bikoteek dituzte hurrengo fasera sailkatzeko aukerak; tartean, Jon Juaristi zarauztarra ari da lehian, Olazar lagun duela.

Multzotako ligaxkako azken jardunaldia datorren larunbatean eta asteartean jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, Galarreta pilotalekuan. Agirresarobe eta lagunak Matxin IV-Lizaso bikotea izango dute aurrez aurre larunbatean, baina partida honek ez die eragingo, jada multzoko buru sailkatuko direlako azkenaurreko txanpara. Gainera, Matxin IV.ak eta Lizasok jada ez dute aurrera jarraitzeko inolako aukerarik, hainbat porroten ondoren txapelketatik kanpo geratu dira. Bestalde, Juaristi asteartean ariko da, Urriza-Zubizarretaren aurka.

Finalerdiak martxoaren 12an jokatuko dira: A taldeko lehendabizikoa B taldeko bigarrenaren aurka, eta B  taldeko lehendabizikoa Ataldeko bigarrenaren aurka. Bi partidetako irabazleak txapelaren bila aterako dira kantxara martxoaren 19an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide