Ostiralean jokatu zen Orixe Sariko bigarren kanporaketa, Añorgako Gure Kabia elkartean eta bertsolarien artean ziren Iñaki Gurrutxaga eta Xabier Sukia oriotarrak. Gurrutxagak lortu zuen saio horretan puntu gehien (291 puntu) baita finalerako txartela ere. Sukia laugarren izan zen 257 punturekin.
- Iñaki Gurrutxaga 291 puntu
- Iñigo Manzisidor Mantxi 271 puntu
- Iratxe Ibarra 270,5 puntu
- Xabier Sukia 257 puntu
- Iñigo Izagirre 255,5 puntu
- Andoni Otamendi 248 puntu
Bi kanporaketetako puntuen arabera honako bertsolariak arituko dira finalean:
- Iñaki Gurrutxaga
- Jokin Uranga
- Nahikari Gabilondo
- Iñigo Manzisidor Mantxi
- Iratxe Ibarra
- Felix Zubia
Finala martxoaren 5ean, larunbatean, izango da 18:00etan Añorgako Antxon Aiestaran kultur etxean.