“Etorkizunari itxaropenarekin begiratu behar diogu”

Getariako Hitza 2011ko martxoaren 1a

Patxi Saizek (1965, Getaria) hirugarren diskoa kaleratu berri du, Itxaropena izenpean. “Disko hau ni naiz”, dio musikariak. Orain arteko lanik “gordinena” eraman du argitara. - Nolako diskoa da Itxaropena? Nolako diskoa da Itxaropena? Hamaika abestiz osatutako diskoa da, euskal kantu tradizionalean oinarritutakoa. Lana auto-ekoizpena da, eta iaz, urtean zehar, Musikorta eta Noizbehinka estudioetan grabatu nituen abesti horiek guztiak. Diskoaren izenak azaltzen duen moduan, itxaropena gai gisa jorratzen du abestietan, hori baita guztien xedea. Abesti gehienak gitarra eta ahotsean oinarrituta daude, baina horiek hainbat musika tresnarekin janzten ditut: pianoa, akordeoia, biolina, armonika, baxua eta perkusioa erabiltzen ditut, esaterako. Hitzen aldetik, berriz, abesti gehienak nireak badira ere, beste batzuk beste egile batzuenak dira. Iñaki Eizmendi Basarri bertsolariaren bertsoak badaude, esaterako. Telesforo Monzonen hitz batzuk ere badaude. Bestalde, herri-mina, amodioa, barne-hausnarketa edota espetxearen inguruko gaiak jorratu dut. Halaber, hainbat kolaboratzaile ere izan ditut, Kemen Lertxundi musikaria, kasu. - Beste diskoen aldean zer berezitasun du disko honek? Beste diskoen aldean zer berezitasun du disko honek? Gaiei dagokienez, ildo beretik jarraitu dut oraingoan ere, eta ez dira asko aldatu. Aurreko diskoan, ordea, doinuei dagokienez bestelako apostua egin nuen. Beste musika estilo bat jorratu nahi nuen orduan, eta jazz eta pop kutsua zuten abestiak sortu nituen. [...]

Patxi Saizek (1965, Getaria) hirugarren diskoa kaleratu berri du, Itxaropena izenpean. “Disko hau ni naiz”, dio musikariak. Orain arteko lanik “gordinena” eraman du argitara.

- Nolako diskoa da Itxaropena?
Nolako diskoa da Itxaropena?
Hamaika abestiz osatutako diskoa da, euskal kantu tradizionalean oinarritutakoa. Lana auto-ekoizpena da, eta iaz, urtean zehar, Musikorta eta Noizbehinka estudioetan grabatu nituen abesti horiek guztiak. Diskoaren izenak azaltzen duen moduan, itxaropena gai gisa jorratzen du abestietan, hori baita guztien xedea. Abesti gehienak gitarra eta ahotsean oinarrituta daude, baina horiek hainbat musika tresnarekin janzten ditut: pianoa, akordeoia, biolina, armonika, baxua eta perkusioa erabiltzen ditut, esaterako. Hitzen aldetik, berriz, abesti gehienak nireak badira ere, beste batzuk beste egile batzuenak dira. Iñaki Eizmendi Basarri bertsolariaren bertsoak badaude, esaterako. Telesforo Monzonen hitz batzuk ere badaude. Bestalde, herri-mina, amodioa, barne-hausnarketa edota espetxearen inguruko gaiak jorratu dut. Halaber, hainbat kolaboratzaile ere izan ditut, Kemen Lertxundi musikaria, kasu.

- Beste diskoen aldean zer berezitasun du disko honek?

Beste diskoen aldean zer berezitasun du disko honek?
Gaiei dagokienez, ildo beretik jarraitu dut oraingoan ere, eta ez dira asko aldatu. Aurreko diskoan, ordea, doinuei dagokienez bestelako apostua egin nuen. Beste musika estilo bat jorratu nahi nuen orduan, eta jazz eta pop kutsua zuten abestiak sortu nituen. Oraingoan, ordea, nire benetako esentzia nabarmendu nahi izan dut, gitarra eta ahotsari garrantzia emanez.

- Orduan, egin duzun lanik intimistena al da?
Nire lan guztiak izan dira intimistak. Baina aurreko diskoak beste modu batzuetara jantzi izan ditut, eta, beharbada, publiko zabalago batengana zuzendu izan naiz. Oraingoa, lan gordina dela kontutan izanda, kantautore kutsua nabarmendu nahi izan dut. Hori hala, gitarra eta ahotsa erabiliz, diskoa are intimistagoa bihurtzen dela iruditzen zait.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide