Lau urte pasatu dira Zarauzko Udalak Bizikidetza eta Giza Eskubideen plana martxan jarri zuenetik. Hala, azken urteetako jarduna baloratuko dute herritarrek. Horretarako, telefono bidezko galdeketa egingo zaie datozen asteotan, gaiaren inguruan zarauztarren iritzia eta proposamenak jasotzearren .
Horren bitartez, hobetu daitezkeen alderdiak identifikatuko eta ideia berriak planteatzeko baliagarri izango diren ekarpenak bilduko dituzte.Planaren helburua herritarrek bakearen kulturan bizitzearen garrantziaz hausnatzea eta guztien artean errespetuan oinarritutako jarrerak sustatzea da.