Arranopola elkarteak ekitaldi interesgarria antolatu du ostegunerako. 19:30etatik aurrera Arabiar mundua iraultza gosez hitzaldia izango da entzungai Arranon. Azken hilabeteetan Egipto, Tunis, Aljeria, Libia, Qatar, Yemen… eta arabiar munduko beste hainbat estatutan izandako borrokak eta horren guztiaren zergatia azaltzeko Martxelo Díaz Gara egunkariko kazetaria gonbidatu dute. Nazioarte mailan eragina izan dezaketen aldaketa horien nondik norakoak azaltzen saiatuko da Díaz: zerk eraginda diren, zertara datozen, ondorioak zein izan daitezkeen…
Honekin batera, iragan astean Aiora Epeldek emandako hitzaldia ere entzungai dela jakinarazi dute, Arraio irratiaren webgunean.